Elkartasun azokak abiarazi du Irurtzungo eta Arakilgo IV. Kulturen Arteko Elkartasun Zikloa. Irurtzungo osasun etxeko arkupean hartu behar izan zuen aterpe azokak, egun euritsua izan baitzen larunbata, martxoak 28. Antolatzaileek arropa, jostailu, etxe tresna txiki manta edo bitxiek eskaintza hainbat mahaitan zabaldu zuten. Haiek oso merke eskuratzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Irabaziak Ugandako Moyo erkidegoan lan egiten duen Arua Elkartasuna elkartearendako izan ziren. Elkarteko kideek bere jardunaren berri emateaz aparte, Ugandan sortutako artisau produktuak saldu zituzten. Soberan gelditu zen arropa eta objektuak Elkarri Laguntza elkarteari eman zioten.