Dagoeneko proposa daiteke festei zeinek hasiera eman

Guaixe 2026ko apirilaren 28a

Festen hasieran plaza beteko dute irurtzundarrek atzera ere. ARTXIBOA

Herritarren eta taldeen izenak proposa daitezke.

Irurtzungo festak garilaren 15ean hasiko dira. Udaletxeko balkoitik etxajua piztuz festei hasiera emateko ardura herritar edo herriko talde batek izaten du. Hala, bere ibilbidea edo lana aitortzen dute udalak eta irurtzundarrek. Aurtengo festei hasiera zeinek emanen dien proposatzeko epea zabaldu da. Etxajua pizteko talde eta pertsonaren izenaz aparte, harekin harremanetan jartzeko bideak eta egindako proposamenaren justifikazio laburra idaztea eskatu du Kultur Kontseiluak. Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 25era artekoa da. Proposamenak kultur etxera eraman edo kulturetxea@irurtzun.eus posta elektronikoko helbidera bidali behar dira.