Pilota

Igoa-Arbizu eta Egiguren-Ormaetxea, txapeldun

Guaixe 2026ko ekainaren 2a

Primerako giroan jokatu ziren 34. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak. Lehen mailakoan Balerdi lesionatu zen eta finala desitxuratu zen, baina txapeldunek merezita lortu zituzten euren txapelak

 

Maiatzaren 29an 34. Irurtzungo Pilota Txapelketako final handiak jokatu ziren. Jaialdia hasteko, Emakumeen VI. Nafarroako Foru Komunitate Pilota Torneoko jardunaldia jokatu zuten Sagardui-Mendizabalek Ibarrola-Ruiz de Larramendiren kontra.

Bigarren mailako finalean, Salaberria anaiek (Irurtzun) Egiguren eta Ormaetxea (Lapke) izan zituzten aurkari. Jubenil mailako gazte goizuetarrak, esperientzia handiagoa duten gipuzkoarren kontrako partidan, Egigurenek eta Ormaetxeak lortu baitzuten garaipena, 9-22. 

Lehen mailan Josu Igoa eta Aaron Arbizu etxarriarrek (Irurtzun) Apaolaza eta Alberdi (Hernani) izan zituzten aurkari. Faborito nagusiak Igoa eta Arbizu ziren. Partida 3-7an zela Balerdi lesionatu zen, izterrean haustura, eta pena handiz, erretiratu egin behar izan zen. Igoa eta Arbizu 22-7 gailendu ziren. 

Irurtzun pilota klubeko arduradun Miguel Berazak sorpresa hartu zuen, klubeko pilotariek oroigarri bat oparitu baitzioten. Sari ematean Jose Javier Zabaleta eta Joseba Ezkurdia pilotariak eta bestelako ordezkari eta babesleak izan ziren.