Irurtzungo Udalak bere aurtengo lan publikoaren eskaintza handitu du

Guaixe 2026ko ekainaren 25a

Irurtzungo udaletxea. ARTXIBOA

Beste lanpostu bat gehitu du. 

Lan publikoaren aurtengo eskaintzaren barruan hiru lanpostu betetzeko deialdian eginen zituela iragarri zuen Irurtzungo Udalak martxoan. Orain eskaintza hori handitzea eta bertan beste lanpostu bat sartzea: udalaren instalazioak eta eraikinak garbitzea. Horretarako udalak aurten oposizio lehiaketa deituko du. Hautatua den pertsonak aldizkako lan-kontratuduna (ikasturtea) izanen da. Lanpostua E mailakoa da eta euskarazko A2 eskakizuna du. 

Irurtzungo Udalaren aurtengo lan publikoaren eskaintzan beste hiru lanpostu hauek daude: 
bi lanpostuak gaztetxoko begirale izateko eta bat instalazio eta eraikin publikoen edo udal instalazio eta eraikinen garbiketa egiteko.