Etenik gabe, festa Irurtzunen

Guaixe 2026ko uztailaren 16a

Blanka Ilundain Etxeberriak piztu zuen festen hasierako etxajua. Festen egitarauko aurreneko kalejiraren aurretik erraldoi konpartsako kideek joan zen urtean jaiotako haurrei herriko ttattarra, konpartsaren liburua eta neurgailu bana oparitu zien. Udaletxean, kartel lehiaketako sari banaketa egin zen.

Festak iragartzen dituen kartelak Natalia Carballo Orkarairen sinadura du. Haurren mailan 5 eta 10 urte artekoetan Dantzatzera kartelak saria Ari Burgos Altunari eman dio. 11 eta 14 urte artekoen mailan Ander Siles Azpirozen Gu festara, zu zergatik ez? izenburua duen kartelak izan da saritua.