Akordioa gaztearen auzian

Guaixe 2016ko api. 28a, 10:12

Altsasuko 2013ko Ospa Eguneko atxiloketagatik gazte iturmendiar bat autoritateari atentatua delituagatik epaitu behar zuten ostiralean. Baina aldeen arteko akordioa izan zen eta ez zen epaiketarik izan. Autoritateari atentatua zena erresistentzia gisa kalifikatu zuten eta 18 hilabeteko espetxe zigor eskaera beharrean hirukoa izan zen. Baina isuna ordaintzearekin gazte iturmendiarra ez da espetxera joan beharko. Gainera, hasiera batean 1.000 euroko isuna aurreikusten bazen ere, 2.100 eta 2.400 euro artekoa izanen da. Oraindik epailearen aurrean deklaratu ez duen Guardia Civil baten esanen araberakoa izanen da kalte ordainaren kopurua. Gaztea atxilotzerakoan izandako zauriengatik izanen litzateke.

Gaztearen babes taldeak Guardia Civilak eta fiskalak auzian “epeekin ajolagabe ibili” direla nabarmendu dute, “gauzak epez kanpo eginez, defentsari behar zen informazio guztia pasa gabe. Horrekin, iturmendiarraren eskubideak urratu zituen, defentsa gabe uzten zutelako. Beraz, errekurritu ondoren, akordio batera heldu ziren”.  Taldeak deituta polizia muntaien kontra eta errepresio indarrek alde egiteko eskatuz 30 bat pertsona elkartu ziren Iruñeko auzitegi parean ostiralean,

Elkartasun bazkaria
Gazte iturmendiarrari jarritako isuna ordaintzen laguntzeko domekarako elkartasun bazkaria antolatu da. Izena eman nahi dutenek herrietako gaztetxeetatik pasa edo 608 774 743 edo 696 870 433 telefono zenbakietara hots egin dezakete.

Erlazionatuak