2017ko maiatzak

Iturmendin maiatza jaso zuten

Guaixe 2017ko mai. 2a, 16:21

Ordu bateko lanarekin, maiatza plazan.

Arrano Beltza plazaren erdian 26 metro luzeko maiatza zutik da astelehenaz geroztik. Kintoek pago enborra Aitzondotik herrira ekartzeaz eta zuritzeaz arduratu ziren. Pagoak, berez, 26 metro luze zituen, baina basoan 4 metroko zatia kendu zioten. Behin plazan zegoela, beste metro bat kendu zioten, makurra zegoelako. 21 metro luzeko pagoari 5 metroko pinua lotu zioten muturrean eta 60 bat iturmendiarren artean jaso zuten. Lana ongi egiteko lasaitasunez hartu zuten, ordu batean maiatza zutitzea lortuz.