Ohiturari segituz, San Joan bezperan Iturmendiko Udalak herritarren artean epaitzak banatuko ditu. Aurtengo negua gogorra izanda ere “48 eskaera besterik ez daude, normalean 100 bat direnean” esan digu harrituta Victoriano Gabirondo alkateak. Egur loteen banaketa udaletxena 19:00ak aldera izanen da eta hura despeditu ondoren, Arrano Beltza plazan auzatea izanen da. Iturmendiarrek plazan bertan piztutako suaren gainean saltoka ibiltzeko aukera izanen dute 21:00etatik aurrera. Gosea egin ondoren suaren ondoan herri-afaria izanen da.