Arrano Beltza plazan auzatea izanen da domekan, 20:00etan. Iturmendiarrek hara elkartu eta zerbait jan eta edan ondoren, su handi bat piztuko dute. Garrak txikitzean haren gainean saltoka ibiliko denik izanen da. Ondoren, Aitzkozar elkartean herri-afaria izanen da 22:00etan. Iturmendiko Udalak San Joan bezperan banatzen ohi ditu egur loteak edo epaitzak herritarren artean. Aurten moztu beharreko arbolak markatuta zeudenez, banaketa aurreratu egin du udalak. Guztira 38 epaitza banatu ditu.