Futbol topaketa solidarioa

Beleixe Irratia 2019ko abe. 16a, 15:35

Ongi Etorri futbol topaketa solidarioa abenduaren 23an izanen da, astelehen goizean, Iturmendin. Izen emateko Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura jo behar da: 948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus. Asteazkenean despedituko da izena emateko epea.

Iturmendira bizitzera etorri diren adingabeek proposatuta, Ongi Etorri futbol topaketa solidarioa jokatuko da heldu den astelehenean. Sakanako Mankomunitateko Kirol eta Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuek elkarrekin antolatu dute. Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuko Begoña Zestau Baraibarrek eman dizkigu topaketari buruzko azalpenak.