Ostegunean da Karmen eguna, eta hari daude eskainiak Iturmendiko festak. Eta egitarauaren barruan izaten da festa egun bat Urbasa gainean dagoen Santa Marina ermitaren inguruan pasatzea dena. Baina pandemia dela-eta osasun agintariek emandako gomendioei jarraituz, Iturmendiko Udalak erabaki du festak bertan behera uztea. Horren berri emanez, Iturmendiko Udalak oharra banatu du herriko etxeetan. Festak bertan behera gelditu direla jakinaraztearekin batera, udalak arduraz jokatzeko eskatu die iturmendiarrei. Aurretik, maiatza jaso gabe eta San Migelak eta Trinitatea ospatu gabe gelditu dira iturmendiarrak.