Igogailua jarriko dute udaletxean

Guaixe 2020ko ira. 10a, 10:19

Iturmendiko udaletxeak sarrera zierreko aldetik du.

Herriaren etxeko sarreran dagoen arkitektura oztopo bat ere kenduko du udalak.

Udaletxea berritu zenean igogailua jartzeko tokia prest utzi zen, baina igogailua jartzeko nahikoa dirurik ez du izan orain arte udalak. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza bati esker jarriko du udalak igogailua. Horretarako, 15.000 euro inguru bideratuko ditu. Bestetik, udaletxe sarreran dagoen arkitektura oztopo bat ere kenduko du. Bi lan horiekin udaletxea irisgarria bihurtuko dutela esan digu Victoriano Gabirondo Lanzek. 

Nafarroako Gobernuaren beste dirulaguntza batekin beste bi lan ere eginen ditu udalak. Alde batetik, mediku kontsultategiko leihoak aldatuko ditu. Izan ere, 1974ko eraikinak jatorrizko leihoak ditu. Energia eraginkortasunagatik aldatuko dituzte. Horretara 5.000 euro inguru bideratu ditu udalak. Bestalde, plazako lanak direla-eta haurrendako jolas parkea tokiz mugitu zen. Aurreko zorua hondatua zegoen, eta berria jarri diote parkeari. 16.000 euro balio du zoru berriak. Azkenik, Gabirondok jakinarazi duenez, “abiadura murrizteko eta pasa batzuk debekatzeko”, herrian seinale batzuk jarriko dituzte aurki.