Arkitektura oztoporik gabeko udaletxea

Guaixe 2021ko api. 21a, 09:58

Iturmendiko herriaren etxea.

Sarrerako traba bat kendu eta igogailua jartzearekin udal eraikina irisgarria da.

Nafarroako Gobernuak emandako 16.518 euroko dirulaguntza erabili zuen Iturmendiko Udalak bere egoitza irisgarri egiteko. Diru kopuru horretatik 15.180,66 euro udaletxean igogailua jartzeko baliatu zituen. Herriaren etxea zaharberritu zenean igogailua jartzeko tartea utzi zen eta han joan den urtean akaberarako beharrezko material eta tresneria jarri zuten. Igogailua urte hasieratik dago erabilgarri. Horrekin batera, herriaren etxeko sarreran zegoen arkitektura traba kendu zuen. 

Erlazionatuak