Iturmendiko Udalak, oposizio lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzeko deialdia egin du. Probaldiaren bidez aukeratua den pertsonak udalak zerbitzuaren beharrei erantzuteko ezarritako ordutegia eta lanaldia izanen ditu. Lanpostuan interesa dutenek euskara jakin beharko dute (B2 maila). D mailari dagokion soldata eta Iturmendiko Udaleko plantilla organikoan jasotzen diren osagarriak ere jasoko ditu.
Bestalde, Iturmendiko Udalak jakinarazi duenez, lanpostua bete ondoren, gainontzeko gainditutakoen zerrendarekin lan poltsa osatuko du aldi baterako kontratazioak egiteko. Horretarako, kontuan izanen du hautaprobak gainditu dituzten izangaien puntuazio ordena.