Hiru iturmendiarrek osatzen dute aurtengo Iturmendiko kintada: Mili Arce Coria, Aimar Mena Davila eta Oier Agirre Lopez. Haiekin batera aurreko bi urteetako kinto zaharrak eta hurrengo bi urteetako kinto gazteak izanen dira; 21 gazte guztira. Otsailaren 10ean, ostirala, Aritzaga elkartean afaltzera elkartuko dira eta bertan pearrandak segida izanen du. Kinto bakaikuarrak batuko zaizkie.
Otsailaren 11n, larunbata, 11:00ak aldera Aritzagan gosatzeko jarri dute ordua. Kinto segizioko kideak baserritarrez jantzkin dira eta gosaldu ondoren, eguerdi aldean, eskeari ekingo diote. Dirua ematenen dietenea jan-edanak eskainiko dizkiete: moskatela eta pastak. Amaiur, Igone eta Gorka trikitilariak lagun izanen dituzte. Kinto eskea despedituta, Aritzaga elkartean bazkaladuko dute. Herrian arratsalde pasa egin ondoren, gauean Altsasura joanen dira ospakizunarekin segitzeko.
Egun hauetako gastuei aurre egiteko, Iturmendiko gazteek Santa Ageda egunarekin bat egiten duten eskea ez ezik, urte zahar gauean ere kantu eskean aritu ziren. Zenbait ospakizun gehiagotan parte hartzen dute ere, Santa Ageda bezperan koplak kantatzen dituzte eta maiatzaren 1ean herriko plazan jasotzen den maiatza kintoek aukeratuko dute eta hainbaten laguntzaz herrira eramanen dute.