Otsailaren 18an, larunbata, mota guztietako mozorroak ikusiko dira Iturmendiko kaleetan. Otsailaren 21ean, asteartea, aldiz, jitomoxorroek hartuko dituzte kaleak; buruan lastozko txanoa, aurpegia estalita joaten dira, zakua gorputzean eta zigorra eskuan daramatzatela. Haien aurrean korrika egin behar da zigorra jaso nahi ez bada.
Iturmendiko ihoteetako egitaraua
Otsailak 18 larunbata
- 14:30 Herri bazkaria, Aitzkozar elkartean.
- 18:00 Txokolatada.
- 18:30 Kalejira txarangarekin.
- Poteoa eta bokatada, gaztetxean.
Otsailak 21 asteartea
Herri inauteriak
- 19:00 Txokolatada.
- 19:30 Kalejira.
- 21:30 Afaria, Aitzkozarren.