Iturmendik badu almintea

Guaixe 2023ko mar. 1a, 09:02
Iturmendiko udaletxea. ARTXIBOA

Oposizio lehiaketa bidez bete da lanpostua.

Iturmendiko Udalak zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko deialdia egin zuen. Hura egin eta gero, epaimahai kalifikatzaileak prozesua ebaluatu ondoren, udalak Javier Almirantearena Legaz zerbitzu anitzetako enplegatu izendatu du. Santi Agirre Galartzaren lekua hartu du Almirantearenak, Agirre 2021ko abenduan jubilatu baitzen. Bitartean lanpostua behin-behinean beteta egon da. Langile horretaz aparte, Iturmendiko Udalak beste bi ditu: idazkaria eta administrari ofiziala. Azken bi horiek Bakaikuko Udalarekin partekatzen ditu.