Otsailaren 13an, aterako dira jitomoxorroak Iturmendiko kaleetara; buruan lastozko txanoa, aurpegia estalita joaten dira, zakua gorputzean eta zigorra eskuan. Herri inauteria ospatuko dute inauteri asteartean. Otsailaren 17an, larunbata, piñata edo hiri inauteriak ospatuko dituzte iturmendiarrek.
Iturmendiko inauterietako egitaraua
Otsailak 13 asteartea
Herri inauteriak
19:00 Txokolate jana.
19:30 Kalejira.
21:30 Afaria, Aizkozar elkartean.
Otsailak 17 larunbata
Hiri inauteriak edo piñata eguna
14:30 Herri bazkaria, Aizkozar elkartean.
18:30 Txokolate jana.
19:00 Kaeljira txarangarekin.