Suteen kontrako plana azken oniritzien zain

Guaixe 2024ko ekainaren 26a

Iturmendiko ikuspegia.

Udalak onartu eta gobernuaren homologazioa besterik ez dira falta.

Nafarroako Gobernuak egindako azterketaren arabera Iturmendin udan suteak izateko arrisku handia dago. Hori dela eta Iturmendiko Udalak Baso-suteen arriskuari aurre egiteko Udalaren Jarduketa Plana egin behar izan du. Haren erredakzioa despedituta dago, eta Nafarroako Babes Zibileko Batzordearen aldeko txostena du. Hurrengo pausoak izanen dira, batetik, udalbatzak onartzea, eta, bestetik, Babes Zibilak homologatzea. Nafarroan dagoeneko 56 udalerrik dituzte suteen kontrako planak indarrean. Horien artean daude Arakil, Uharte Arakil, Lakuntza eta Altsasu.