Lastailaren 12an, Pilar egunarekin, atzera ere saindu horri eskainitako ermitako ateak zabaldu zituzten. Larunbatean, 10:00etan, meza egin zen. Ermita txikia bete zuten fededun iturmendiarrek. Ermita hori beheko basoko bidearen eta Urdiainerako dermioko bidearen bidegurutzearen aldamenean dago, herriaren kanpoko aldean. Planta lauki luzeko eraikina da, 57,5 metro karratuko azalera duena. Paretak txuriz margotuta eta ertzetan harriak agerian ditu. Iparraldeko aldean du harrizko ateburua duen atea, eta haren ezker-eskuin leiho bana daude. Bi isuritako teilatua du. Barruko aldean erretaula neogotikoa dago, eta sainduaren irudia alabastrozkoa da. Parean XVIII. mendeko gurutze bat du.