Martxoaren 1ean, larunbatean, hiri inauteriak eta 4an, asteartea, herri inauteriak ospatuko dituzte Iturmendin. Larunbat eguerdian mozorrotutako kuadrillak poteoan aterako dira, eta herri bazkarian bilduko dira; Aritzaga, Aitzkozar edo Amondarain Etxean eman daiteke izena bazkarian. Ondoren, kalejiran aterako dira.
Astearte inauteri egunean jitomoxorroak aterako dira. Jitomoxorroak buruan lastozko txanoa, aurpegia estalita joaten dira, eta zakua gorputzean. Eskuan zigorra daramatzate, eta haien aurrean korrika egin behar da zigorra jaso nahi ez bada. Gaztetxean prestatuko dira eta ondoren kalejira eginen dute.
2025eko Iturmendiko inauteriak
Martxoak 1 larunbata
Hiri inauteriak
12:00 Poteoa.
14:30 Herri bazkaria, Aitzkozarren.
17:30 Kalejira txarangarekin. Ondoren, txokolate jana.
Gauean, parranda gaztetxean.
Martxoak 4 asteartea
Herri inauteriak
18:30 Jitomoxorroen prestaketak, gaztetxean.
19:00 Jitomoxorroen kalejira.
21:30 Herri afaria, Aitzkozarren.