egitaraua

Uztailaren 16an hasiko dira Iturmendiko festak

Guaixe 2025eko uztailaren 14a

2024ko Iturmendiko festak. ARTXIBOA

Uztailaren 16tik 20ra, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte iturmendiarrek festak. 

Karmes egunean, uztailaren 16an, piztuko dute festei hasiera emanen dien suziria Iturmendin, eta 20ra arte zer ospatu izanen dute iturmendiarrek. Besteak beste, ostiralean, 18an, Santa Marinara erromeria eginen dute. Udalak antolatutako egitaraua ez ezik, Itumendiko Gaztetxeak ere ekimenak antolatu ditu. 

2025eko Iturmendiko festak

Uztailak 16 asteazkena

Karmes eguna

Goizean, dianak txistulariekin.

12:00 Jai hasierako etxajua eta dantza modernoen erakustaldia.
Meza nagusia.

13:00 Auzatea Gazte Asanbladaren eskutik, Ainhoa eta Adrik girotuta.
Argazki erakusketa, auzogelan.

15:00 Gazte bazkaria. Ondoren, jolasak Gaztetxearen eskutik.

17:00 Herriko frontenis txapelketaren finala.

19:30 Haurren zapi banaketa.

20:00 Auzatea Gazte Asanbaldaren eskutik, Pancho Balbuenak girotuta.

21:45 Zezensuzkoa.

00:00 Kontzertuak: TAKE Tributo A Kaos Etilico eta Kaos Rural, plazan.

02:16 Erromeria gaua, Gazte Asanbladak antolatuta.

Uztailak 17 osteguna

Haurren eguna

Goizean, dianak txistulariekin.

12:00 – 14:00 Ur parkea.

12:58 GP Josu Etxeberria, Gazte Asanbladak antolatuta.

13:00 Auzatea.

Argazki erakusketa, auzogelan.

14:30 Jubilatuen bazkaria.

16:00 – 18:00 Puzgarriak.

18:30 Euskal dantzen ikuskizuna.

19:30 Haurrendako dantzaldia DJ Kaktusekin eta Piñata.

20:00 Auzatea.

00:00 – 03:00 DJ Boletus Rumberus.

Uztailak 18, ostirala

Santa Marina eguna

Goizean, dianak txistulariekin.

10:00 Santa Marinara igoerarako etxajua

12:00 Meza, Santa Marina ermitan.

13:00 Ardo kikarak herriko trikitilariek girotuta.

15:00 Bazkariak.

18:00 Herrira jaitsierarako etxajua.

19:30 Auzatea, San Pedroalden eta kalejira trikitilariekin.

20:00 - 22:00 Auzatea ehiztarien eskutik eta Bizphiru Pelau taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

22:15 Herri afaria, frontoian.

00:00 - 02:00 Bizphiru Pelau taldearekin dantzaldia.

Uztailak 19, larunbata

Kalderete eguna

Goizean, dianak txistulariekin.

Goizean zehar, kaldereteen prestaketa.

12:30 Haurrendako jolasak Biltokiko gurasoen eskutik.

12:30 Duo Amets: Iñaki & May.

13:00 Auzatea.

Argazki erakusketa, auzogelan.

15:00 Kalderete lehiaketa kuadrillaka eta mozorrotuta.

18:00 Elektrokela elektrotxarangarekin kalejira.

20:00 - 22:00 Auzatea Sukar taldeak girotuta.

00:00 - 03:00 Sukar taldearen dantzaldia.

Uztailak 20, igandea

Jubilatuen eguna

Goizean, dianak txistulariekin.

12:00 Jubilatuen meza.

13:00 Auzatea jubilatuen eskutik, jotariek girotuta.

Argazki erakusketa, auzogelan.

13:12 Munduko Ping-Pong txapelketa, Gazte Asanbladak antolatuta.

15:00 Herri bazkaria Aitzkozarren eskutik.

18:00 Niala magoa, frontoian.

19:00 - 22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

20:00 Auzatea jubilatuen eskutik.

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 Jai bukaerako traka eta Ai hau pena nik!

00:00 - 02:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

04:01 Karaokea, Gazte Asanbladak antolatuta, gaztetxean.

09:24 Mañaneo destroi argazkia, Gazte Asanbladak antolatuta.

Erlazionatuak