Otsailaren 14an, larunbata, hiri ihoteak edo piñata ospatuko dute Iturmendin. Egun horretan mozorrotutako kuadrillak aterako dira eta bazkaldu ondoren txarangarekin kalejira eginen dute. Astearte inauteri egunean, otsailaren 17an, herri ihoteak ospatuko dituzte eta jitomoxorroak aterako dira kalera, zigorra eskuan; buruan lastozko txanoa, aurpegia estalita joaten dira, eta zakua gorputzean. Haien aurrean korrika egin behar da zigorra jaso nahi ez bada.
2026ko Iturmendiko inauteriak
Otsailak 14 larunbata
PIÑATA EDO HIRI IHOTEAK
12:00 Poteoa.
14:30 Herri bazkaria, Aitzkozar elkartean.
17:30 Kalejira Txorongo Txarangarekin. Ondoren, txokolate jana.
Otsailak 17 asteartea
HERRI IHOTEAK
17:00 Jitomotxorroen jantzien tailerra, IGAk antolatuta, gaztetxean.
19:00 Jitomotxorroen kalejira.
20:00 Aitzaga Dantza Taldearen erakustaldia eta Iturmendiko zortzikoaren dantzaldia suaren inguruan, IGAk antolatuta.
21:30 Herri afaria, Aitzkozarren.
