Ihoteei errematea

Guaixe 2026ko otsailaren 18a

Dantzatuz eta afalduz despeditu dituzte ihoteak.

Astearte ihoteko ospakizunak Iturmendiko Gazte Asanbladak (IGA) antolatu zituen. IGAko kideak jitomotxorroen jantzien tailerra antolatu zuten lehenik. Ederki jantzi ondoren, herria ilunpetan zela, kalejiran ibili ziren. Gurditxo batean zeramaten bafle batek girotu zuen segizioa. Behin plazan, sua piztu eta haren inguruan dantzan aritu ziren mozorrotuak. Aurreko astetan herriko zortzikoa eta beste dantza batzuk entseatzen ibili dira IGAkoak eta herritarrak. Ospakizuna Aitzkozar elkartean antolatutako afariarekin despeditu zen.