Pizzak egiten espezializatutako maisu artisaua da pizzaioloa. Halako maisuak badaude Iturmendin, elkartasun pizzak ekimeneko kideak hain zuzen ere. Hori dela eta Pizzaiolo Eguna antolatu zuten. Hasteko, Errepresio kasuak Sakanan Askeren hitzaldia izan zen Aitzkozar elkartean. Plazan xaboi burbuila erraldoiekin jokatzeko aukera ere eman zuten. Eta 19:00etatik aurrera pizzaiolo iturmendiarrak lanean hasi ziren. Arratsalde eta gauari doinua Folkkiss eta Kaos Rural taldeek jarri zioten.