Trenbide pasagunea kentzeko lanetarako deialdia egina

Guaixe 2015ko mar. 26a, 08:13

Interesa duten enpresek apirilaren 15era arteko epea dute euren proposamenak aurkezteko.

Nafarroako Gobernuaren Kontratazio Atariak astelehenean argitaratu zuen iragarkia. Izurdiagako trenbide pasagunea kentzeko lanak prozedura ireki bidez eskaintza onuragarrienari emanen nahi dio Sustapen Departamentuak. Urte betean egin beharreko lanek, bez kanpo, 3.405.651,65ko aurrekontua dute.