Larunbatean goizeko 9:00etan hasi zen Iturmendiko udal berria sortzeko ekitaldia. Adin mahaia osatu ondoren, EH Bilduko Victoriano Gabirondok, Nemesio Galarzak, Jose Angel Garciak, Ricardo Lopezek eta Norberto Lopezek euren kargua hartu zuten, “legeak hala agintzen duelako” formula erabilita. EH Bilduko Txaro Galarzak eta Kai Galarzak ezin izan zuten ekitaldian egon eta beste udal osoko bilkura batean hartuko dituzte euren karguak. Ekitaldian Victoriano Gabirondo aukeratu zuten alkate eta, hortaz, Gabirondok beste lau urtez segituko du iturmendiarren alkate izaten. EH Bilduk agindutako gainontzeko udaletan bezala, Gabirondok lau ardatzetan lan egingo zutela nabarmendu zuen “gardentasunarekin, herritarron parte hartzea sustatuz, pertsona guztiendako eskubideak bermatuz eta erabakitzeko eskubidearen alde lan eginez”.