Festak bukatzeko suak

Guaixe 2019ko eka. 21a, 10:22

Aurten mozorrotzeko gaia Asterixek eta Obelixek emanen dute.

Gaur hasi eta etzi despedituko dira festak.

Egitaraua
Garagartzaroak 21, ostirala
20:00etan Txupinazoa.
20:30ean Zirku-tailerra.
21:30ean Txotxongilo antzerkia.
22:00etan Kalderete txapelketa.
24:00etan Dantzaldia Luzianorekin.
Ondoren, haiek bota arte, Aiton Ravezaleak dj-ak.

Garagartzaroak 22, larunbata
12:30ean Herri jolasak.
13:00etan Bermuta.
14:00etan Bazkari autogestionatua.
16:30ean Etxez-etxeko erronda, Asterix eta Obelix gaia duena.
22:00etan Herri-afaria, parrillan.
00:30ean Kontzertua: Los Webotes.
03:00etan Dj.

Garagartzaroak 23, igandea
11:15ean Meza eta hamaiketakoa.
12:30ean Puzgarriak.
14:30ean Herri-bazkaria.
17:00etan Umeendako jolasak.
17:00etan Mus eta partxis txapelketak.
19:00etan Dantzaldia Duo Jaliscorekin.
19:00etan Txokolate-jana.
22:00etan Sanjoanetako suak eta ondarren afaria.