Gobernuaren LED argiak besterik ez dira falta

Guaixe 2020ko urt. 14a, 10:00

Izurdiagako kontzeju etxea.

Irurtzunerako espaloiko argiak jartzearekin kontzejuak bere egitekoak egin ditu eta gobernuaren zatia besterik ez da falta.

Herri-argiteria LED argiekin duten herriak gero eta gehiago dira. Horien artean dago Izurdiaga ere. Irurtzunera oinez segurtasunez joateko espaloia egiteko lanak despeditu berri dituzte.  Han azken argi puntuak jarrri dira eta horiek ere LED argiak dituzte. Horrela, Izurdiagako Kontzejuak argindar kontsumoa murriztu eta energia eraginkortasuna hobetu du. Horretara, aurten 11.401,60 euro bideratu ditu, haietatik Nafarroako Gobernuak 6.840,96 jarri ditu eta gainontzekoak kontzejuak. 

Luis Beraza Ameztegi kontzeju buruak azaldu digunez, San Juan auzoko zati bat besterik ez da falta LED argiak jartzeko. Zati horren ardura Nafarroako Gobernuarena da, Izurdiagako saihesbideko argiztapenari dagokion zatia da, hain zuzen ere. 

Erlazionatuak