Forja bertatik bertara ezagutzeko aukera

Guaixe 2023ko mar. 27a, 14:22

Martxoaren 31n, apirilaren 1ean eta 2an, ostirala, larunbata eta igandea, Artisautzaren Europako egunen harira, Forjas Brun tailer eta museoak ate irekiak eginen du.

Martxoaren 27tik apirilaren 2ra Artisautzaren Europako Egunak izanen dira eta horren harira Izurdiagako Brun anaien Forjas Brun tailerra eta musea zabalik egonen da martxoaren 31n, ostirala, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara, apirilaren 1ean, larunbata, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta apirilaren 2an, igandea, 09:00etatik 13:00etara, doan. Bisitariek burdin minerala ikusi eta historia ezagutzeko aukera izanen dute, baita Brundarren familiaren historia ere. Gaur egun, forjarien zazpigarren belaunaldia da. Forjariek burdina nola lantzen duten erakutsiko dute, baita haien azken lana egiten arikod ira ere: Irulegiko eskua. XVIII. mendeko sutegia piztuko dute ere eta forjatutako piezen erakusketa ikusteko aukera izanen dute bisitariek.

Erlazionatuak