Izurdiagako saihesbidetik Nafarroako Autopistara (A-15), Iruñeko noranzkoan, sartzeko errei berria eraikia eraikitzen ari dira. Trafikoa egoki bideratzeko NA-7010 errepidean 36 metroko kanpo-diametroa eta 20 metroko erdiko irlatxoa duen borobil berria egin dute. Lan handienak eginda, zorua asfaltatzen hasi dira langileak. Obra Lurralde Kohesiorako Departamentua egiten ari da, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, eta lanak abenduaren lehen astean bukatutzat ematea aurreikusten dute.