1. Nola hasi zinen proiektu honekin?
Orain dela urte asko hasi nintzen, txikitatik entzun ditudalako ahozko ipuinak. Gero, emakume talde askotan ikusi dut jainkosak aztertzen ari direla emakumeen eredu indartsuak ezagutzeko eta konturatu nintzen Euskal Herriko Mariri buruz gutxi nekiela. Memoria hori, ezagupen hori berpizteko hasi nintzen proiektuarekin.
2. Mariren sua film laburra egin zenuen orain dela bi urte. Zer moduzko esperientzia izan zen?
Proiektu horrekin zuzeneko bat egin nahi nuen, pastoral bat egin nahi nuen, baina oso zaila zela ikusi nuen. Ikuskizuna nola izango zen erakusteko bideo bat grabatzea bururatu zitzaidan, teaser bat. Hau da, nolako ikuskizuna nahi nuen erakusten zuen; zuzenezko musika, zuzeneko abeslariak, dantzariak, margolariak eta abar.
3. Zein da zure helburua?
Adituei elkarrizketak grabatzen hasi eta konturatu naiz film luze bat dudala, eta hori egiten ari naiz dokumental luzea.
4. Norbaitek lagundu dizu?
Bai, elkarrizketatuak eta parte hartu duen jendeak batez ere. Arlo teknikoan, adibidez, Hektor Lea, soinuaren profesionala dena. Lagundu didan jendea oso jatorra da, gainera, muxu-truk izanda, borondatez edo gaia gustatzen zaielako.
5. Dokumentala. Nola doa?
Orain lan gehiena post-produkzioan dago, ordu asko pasatzen ari naiz editatzen eta gehiena muntaian eta edizioan pasatzen dut. Grabatzeko gauza batzuk baditut oraindik, olerkiak eta antzerki pixka bat, baina udan egingo ditut. Benetako amodiozko lana da, bihotzez egina.
6. Apirilaren 9tik hasi da diru bilketa. Nola bururatu zitzaizun?
Lagun batek diru pixka bat lortzeko crowdfunding egiteko esan zidan; zergatik ez nuen Verkami plataformaren bidez egiten galdetu zidan, gauzak oso ongi ateratzen direla-eta. Nahi dudana da parte hartzen dutenei zerbait ematea, edo lizentziak eta programetarako, gauza hauek betetzeko…
7. Uste duzu, euskal mitologiako pertsonaiak herriak ezagutzen dituela?
Ikastoletan erakusten da, batez ere ipuinak hauen oinarri direla. Baina orain aurrerago joaten ari gara, interpretazioak. Atentzioa piztu zidan ez dagoela katedra bat, bakoitza bere aldetik dabil. Uste dut izan beharko zela benetako erakunde bat, herriaren nortasuna eta herri hau daukan altxor handia delako.
8. Mariri buruzko bitxikeriaren bat konta iezaguzu.
Bitxia da gutxi dakigula, badaude hipotesi asko. Jainkosa esaten diogu baina ez da hori, mundu kontzeptualean dagoen ideia bat da.
9. Zein da Mari jainkosaren ezaugarririk nabarmenena?
Naturaren pertsonifikazioa, horrelako arketipo bat izatea gaurko garaian, natura hain utzita dagoenean, uste dut oso gauza aberatsa dela. Naturaren elementu guztietan transformatzen da.
10. 2019ko maiatzaren lehenengoan, Anderearen sua dokumentala estreinatuko da. Zer daukazu pentsatuta, non estreinatuko da…
Momentuz bukatu behar da. Despeditzen badut garaipena izango da. Amaitzen dudanean, amaitzea lortzen badut, lagundu didan jende guztiari erautsi nahi nioke zinema batean.
11. Zergatik maiatzaren lehenengoan?
Maiatzaren 1ean esan nuen oso data magikoa delako. Aspalditik datorren jaia da hori. Egun hau bizitzaren birjaiotza, naturaren data, ugalkortasunaren leherketa. Ea lortzen dugun.