1995eko maiatzaren 9an Olaztiko gazte talde batek maisuen etxea zena okupatzea erabaki zuen. Hilabete horietan zehar hainbat tirabira izan ostean, proiektua aurrera eraman zuten gogo eta konpromiso handiarekin.
Urteak pasa ahala, lekukoa belaunaldiz belaunaldi pasatuz, herriari bizitza eman zaio; milaka bazkari, milaka olinpiada, herri ihoteak, mendi martxak, auzolanak, festak eta abarrak antolatuz.
Pandemia ostean, gaztetxeak funtzionatzen ez zuela ikusita, asanblada berritu genuen, gaztetxea martxan jarriz. Astean behin asanblada bat egitea erabaki genuen helburu eta ekintzei jarraipen zentzudun bat emateko asmoarekin.
Hautu hori hartu eta gero, ereindako haziaren uzta jaso dugu. Azken hilabeteetan burututako zenbait ekintza dira hauek: gazte zinemak, Maria Arrokaren antzerkia, Korrika eguneko bertso afaria, gazte sagardotegia, XVII. urtemuga, Euskal Herria-Donbass komitearen hitzaldia eta Mitxelen omenezko areto futbol txapelketa.
Modu honetan, urtean zehar antolatzen joango garen ekintzetara gonbidatzen zaituztegu.
Maisuenea Gaztetxeari beste hainbat urte opa dizkiogu.