Astekoa

Maisuenea: maiatzak 10, data gorde!

Kaixo lagun!!!

Maisuenea gaztetxea naiz eta 30 urte dirauen istorioa kontatzera nator, nire istorioa. Urte luzeetan beste zeregin bat izan ondoren, "maisuen etxea" izan ondoren, 1995ekomaiatzaren 9an herriko gazteak ni okupatzeko beharrarekin etorri ziren. Hamarkadahorretan Euskal Herri mailan gaztetxe mugimendua indarra hartzen ari zen. Egoera hori ikusita, Olaztiko gazteek Maisuenea gaztetxea aurrera ateratzea erabaki zuten. Herritar hauek hainbat kolektiboren elkartasuna jasotzean gaztetxearen ateak ireki eta herritik etaherriarentzat lanean hasi ziren.

Nire istorioa ez da hain ederra izan denbora guztian. Garai gatazkatsuak ere izan dira eta gaztetxea aurrera ateratzeko asko borrokatu behar izan zuten gazteek, izan ere, putrebatzuk niretik bota nahi izan zituzten. Baina Olaztiko gazteek tira-bira guztien gainetik aurrera atera ziren eta hemen jarraitzen dute.

Urteetan zehar, asko eta asko izan dira hemendik atera diren oihu eta aldarriak:

IN-TSU-MI-SI-OA! edota EZ EZ EZ, ERRAUSKETARIK EZ! Beste gai askoren artean: euskal preso politikoak, borroka ekologista, herrigintza, AHTa, feminismoa, askapen nazionala, internazionalismoa eta abar.

Aurten orain dela 30 urte okupatu nindutela ospatzen da eta herriko gazteek festa izugarri bat prestatzen ari dira. Maiatzaren 10ean prestatutako ekintza guztietan parte hartzera animatzen zaituztet.

Berehala informazio gehiago jasoko duzue, baina momentuz datarekin gelditu, maiatzak 10,ez zarete damutuko!

Agur bero bat!

* Maisuenea gaztetxeari beste hainbat urte opa dizkiogu!!! Iraganean ereindako haziak loratzen darrai! Gaztetxeak aurrera!!!