Txingurriyek Lakuntza eraikitzen dihardu pixkanaka.

Txingurriyek Lakuntza eraikitzen dihardu pixkanaka, herritarrak eta kanpotik etorritakoak bat egiteko aukerak sortuz. Oraingoan, urte berriari aurpegi ona jarriz, ekintza berezi bat antolatuko dugu: herriko erdigunea iyoteetan janzteko apaingarriak sortzea. Horretarako parte hartu nahi duen guztiari gonbitea luzatzen diogu asteazkenero etortzeko, arratsaldeko 3:30etatik 5etara udaletxera. Gure helburua herria girotzea bada ere, benetan lortu nahi dena ekintza aurrera eramanez sor daitezken harremanak dira, non hainbat herrialdetako jendea bere gustoko zerbait eginez aise eta gustora senti daiteken. Animatu eta zatozte gurekin!