Elkartasun Eguna, Kulturille


Igande hontan Kulturilleren ekintzen barruan Txingurriyek antolatutako Elkartasun Eguna izango dugu. Arratsalde pasa ona izango da eguraldiak laguntzen badu. 5:30etatik 8ak buelta bitartean Pilekuben ondoko zuhaiztian igaroko dira hainbat ekintza.
Apaingarri gisa esku lanez jantziko ditugu Pilekube bera, baita iturria eta ondoko zuhaitzak ere. Urban Knitting deritzon apainketa jarriko diegu. Umeendako tailerrak izango dira eta baita bapateko xake partida anitzak ere. Geroxeago herriko umeek prestatutako munduko dantza batzuk izango dira ikusgai eta baita kanpotik etorritako hainbat herritarren lanez osatutako ikusentzutekoa ere bai. Nola ez, bitartean musika eta otamena ere ez dira falta izango.
Elkartasun Egun hau herrian bizi garen hainbat jatorritako jendeak elkarrekin aritzeko aukera izateko antolatzen da. Aurreko bi urtetan arrakastatsua izan denez, aurtengoaz ere ez dugu gutxiago espero.