TXINGURRIYEk II. Topaketa Gastronomikoak antolatu ditu Lakuntzan.
Hurrengo igande arratsaldetan, azaroak 8, 22, 29 eta abenduaren 13an aukera bikaina izango dugu denok elkartzeko sutondoan. Jakiak aitzaki gisa hartuta, egoera arruntetan elkartzen ez garen jendea bilduko gara Topaketa Gastronomikoak direla medio. Orain dela bi urte egin ziren lehenengo aldiz eta arrakasta handia izan zuten. Hori dela eta, oraingoan formula errepikatzea pentsatu dugu. Egun bakoitzean, arratsaldeko 6:30 etan hasita, Lakuntzako Pertza elkartean, herrialde bateko jakiak egingo dituzte bertakoek eta besteok ikasteaz gain, dastatzeko aukera izango dugu. Igande honetan Maroko, hurrengo batean Euskal Herria, ondoren Hego Amerika eta azkena, Senegal izango dugu hizpide. Ekintza doahinik den arren, nahitaezkoa da izena ematea jakiteko zenbatendako jana prestatu. Horretarako webgune honetan menuak kontsultatu eta inskripzioak egin daitezke: http://goo.gl/t8yE0J . Lau egunetan egingo dugun baina bakoitzak aukeratu dezake noiz parte hartu. Hogeina inguru pertsonek emana dute izena jada. Oraindik garaiz zaude zuk eman nahi baduzu ere!