Datorren maiatzaren 7an Txingurriye taldekideok helduendako antzerki labur bat aurkeztuko dugu Lakuntzako Kultur Etxean. Azken urteotan hasitako ekimenen artean, taldeko kideek ongi pasatu eta hobeto ezagutzeko ekitaldia da hau. Badaramazkigu hilabete batzuk testua prestatzen, pertsonaiak egokitzen eta gure paperak entsegatzen 21 inguru antzezlek. Egia esan, elkarlanean ateratako ekintza honen helburua, beti bezala, jatorri desberdinetako jendea harremanatzea da. Tokiaren ezaugarriak direla eta, gure lana hobeto ikusi eta entzun ahal izateko, bi txandatan emango dugu antzezlana, 18:30 eta 19:30etan. Sarrera txiki bat izango da, 2 eurokoa, eta txartelak ohiko tokietan erosi ahal izango dira aurretiaz. Behar ez den zaratarik egon ez dadin, umeak sartzen badira, bere sarrera eta aulkia izan beharko dute, eta beti ere, guraso baten ondoan, baina jakinaren gainean izan, ez dela umeendako ikuskizuna eta hauek asper daitezkela.