Azaroaren 26an, Lakuntzan, Arroz Mundiala dastatzeko aukera izango dugu. Txingurriye Elkartearen ekimen berria dugu, munduko arrozen erara, hango eta hemengo zaporeak uztartuz. Ikasturteari hasiera emateko beta eskeintzen digun aitzaki honek hango eta hemengo kulturak bistan jartzeko balio izango digu, baita parte hartzea areagotzeko eta herritarren arteko integrazioa indartzeko ere. Elkarren ondoan egon beharrean elkarrekin egon nahi dugu eta arrozak sukaldatzeak hori egiteko beta emango dugu.
Arroza mundu guztian ezaguna den jakia izanik, bakoitzak bere erara egiteko aproposa iruditzen zaigu. Bakoitzak bere puntua emango dio eta besteengandik ikasteaz gain, zapore desberdinak dastatzeko aukera izango dugu.
Nahi duenak parte hartu dezake arroz dastaketa honetan, txartelak 3 eurotan salgai daudelarik. Arrozak eta edaria izango dugu salneurri horretan, eta gainerakoak, etxetik eramango ditugu, postreak e.a.
Bazkal ondoren TXINGUKOLORE ekimenaren beste edizio bat izango da, herriko umeek elkarrekin jolas dezaten eta kulturaniztasuna bizitzeko beta izan dezaten. Baduzue azaroko igande bat alaitzeko modu hoberik?