Txingurriye taldeak gure gizartean pairatzen diren egoera arrazistak ekiditzeko asmotan, ekintza partehartzailea antolatuko du igande honetan, martxoak 21, eguerdiko hamabietatik aurrera, Lakuntzako plazan.
Bertan, jatorri desberdinetako herritarrek lelo batzuk idatziko dituzte kartel handi batzuetan, ezagutzen ditugun hizkuntza guztietan. Helburua, berdintzen gaituen gauzetaz ohartzea eta elkarren arteko harremana izatea da. Behar den distantzia eta segurtasuna izanda, errealitate hau ikus dadila nahi dugu.
Bide batez, Lakuntzako Denbora Bankua martxan jarri nahi dugu. Telefono aplikazio baten bidez, jendeak zerbitzuak musutruk eskaini eta jaso ahal ditu, hau da, diruaren ordez, denbora trukatuz. Bakoitzak dakiena eginez beste batek berak behar duena egitea lor dezake tartean dirurik ez dela. Tratua ez du biren artean izan behar nahitaez, gaur batek hilea mozten dio norbaiti baina etzi beste norbaitek berari josi ahal dio kremailera apurtu bat. Edozein motatako ekintzak izan daitezke: erosketak egin, umea zaindu, eskolak eman, itzulpenak egin, papeleoa egiten lagundu, txakurra atera, pintxazoa konpondu, haltzariak montatzen lagundu... Ekintza bakoitzak ordu bat edo gehiagoko balioa izan dezake eta erabiltzaile bakoitzak ordu saldo positiboa edo negatiboa izango du; gero berak erabiltzeko edo ekintzen bidez ordaintzeko. Ideia bikaina iruditzen zaigu herritarren arteko laguntza eta elkar ezagutza bultzatzeko. Etorri eta jakin pizkat gehiago!