ZerbiTruK banketxe berria

Erabiltzailearen aurpegia Txingurriye laguntza eta aisialdi taldea 2021eko martxoaren 24a

Ireki berri da Lakuntzan Denbora Bankua Txingurriyeren eskutik

Aurreko igandean, Arrazakeria baztertzeko ekitaldiaren barruan aurkeztu genuen ZERBITRUK, Lakuntzako Denbora Bankua. Ekimen honen bitartez, herritarrek behar dituzten premiak elkarren artean asetzeko aukera eman nahi da, herritarrak elkarrengana hurbilduz eta dirurik gabe laguntza eskatu eta eskeini ahal izanez. 
Baditu bere lehendabiziko berrogei bezero eta askoz gehiago espero ditugu. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta hobe, errazago aurkituko baita eskeintza eskaera guztiendako.  Inork gehiago jakin edo parte hartzeko nahia balu, jo dezala guregana, txingurriye@gmail.com helbidean.