Azaroaren 20an bilera bat izango da Lakuntzako Kultur Etxeko tabernan, arratsaldeko 7etan.
Herritar batzuk Herri-Antzerkia aurrera eramateko ideia batzuk badituzte, baina agertzen direnen artean eztabaidatu eta gauzatuko dira. Bertan edozein herritarrak izango du parte hartzeko aukera, hamabi urtetik gorakoa bada. Jatorria edo hizkuntza ez da traba izango, helburua herritarrak elkartu eta herriko kultura ezagutzera ematea baita.
Eman eta zabal ezazue ekimenaren berri. Zuen zain gaude!