Munduko zerealak Lakuntzan

Igande eguerdian munduan zehar egiten diren jakien dastaketa izango da, herritar berriei ongi etorria emanaz eta Zangitu fanfarrearen laguntzaz.

Igande honetan, urriak 27, eguerdiko ordu batetan Lakuntzako Plazan duzue hitzordua. Eguraldiak lagunduko ez balu pilotalekuan izango da ekitaldia.

Bertan, munduan zehar ezagunak diren zerealak, hala nola, arroza, taloak, kuskusa, fideoak, e.a. eskeiniko dira doahinik aprobatu nahi duen guztiari. Txingurriyek antolatu eta Altsasuko Institutuak  eta Lakuntzako Eskolako Guraso Elkarteak lagunduta. Honez gain, azken boladan herrira bizitzera etorritako familiei Ongi Etorri ekitaldia egingo die Udalak zapitxoak banatuz. Guzti hau borobiltzeko, Haize Berriak bandan jotzen duten partaide batzuk osatutako Zangitu Fanfarreak jauzi batzuk joko ditu inguratzen direnak alaitzeko. 

Igande goiz polita izateko aukera paregabea. Ez hutsik egin!