Igandean, urriaren 27an, Lakuntzako plazan, eguraldiak eskeini digun aterrune batean Munduko Zerealen edizio berri bat egin ahal izan dugu.
Bertan Bolivia eta Senegalgo arrozak jateko aukera izan dugu, Argentina-Uruguayko empanadak eta erroskilak, Marrokoko kuskus eta fideo postrea eta taloak dastatu ditugularik. Déna oso ona zegoela ezin.da ukatu, janari ugari zegoelako eta bukatu egin baita.
Egunak izan du baita Udalak antolatutako Ongi Etorriá herritar berriei eta Zangitu fanfarreak jarritako giroak lagundu digu eguerdiarte borobila izatera. Oroitzapen polita datorren ediziora bitarte!