PALESTINAREN ALDEKO SALMENTA BERRIA LAKUNTZAN

Aurreko asteko salmenta arrakastatsuaren ondoren, material berria aterako dugu kalera

Pasa den igandean Txingurriyek Palestinaren aldeko salmenta bat burutu zuen Lakuntza-Aralar lasterketaren inguruan. Bertara, gure taldeko kideek beraiek egindako gozo kontuak eraman zituzten, pastak, bizkotxo, bolloak, besteak beste, eta baita beraiek egindako poltsak, gainontzeko txapak, zapiak eta banderez gain. Inguratu zirenak oso erantzun ona eman ziguten, kaja polita egin zelarik. Halabaina, zenbait gai bukatu egin zitzaizkigun eta haien hutsunea ikusita, aste honetan material gehiago lortu dugu eta  salmenta berria izango dugu ostiral arratsaldean. Balkoietan jartzeko banderak, lepoko palestinarrak edo txaparik nahi izan ezkero, bila gaitzazue plazan. Zatozte!