Kukua

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2015ko api. 25a, 17:10

Kukua etorri zaigu Sakanako basoetara txori insektujaleen kabietan bere arrautza bakarra errutera.  Txantxangorria, txepetxa, tuntuna, buztangorria... kukuaren txita baino askoz ere txikiagoak baina hauek izanen dira bere txita aurrera aterako dutenak,   Afrikatik datoz, arrak lehendabizi eta ondoren emeak eta gazteak.  Insektuak, zizareak, bareak ea igelak ere jaten ditu.  Non ote dira, ordea, garai haietan behin eta berriro entzuten ziren kukuak? Argi dago ez direla hainbeste etortzen, apenas entzuten zaie.  Ez ditugu lehen txori aina eta ezin dute kabirik opatzen, ala gure basoak hiltzen ari dira, ala berotegi-efektua nabaria da, ala ... zergatik ote?

(Argazkia internetetik aterata)