Udaberria, uda... tenperatura epela, beroa... suge bat hilda opatu dut bidean... kotxe batek harrapatuta ala nahita hilda...? Gorrotatzen ditugu eta horregatik hiltzen ditugu, ahal bada sugez garbituko genuke mundua, eta orduan, zer gertatuko ote litzateke? Arratoiez josiko genituzkela gure kaleak. Sugeak ugaztun txikiak jaten ditu, esan bezala, arratoiak, xaguak, satorrak... eta nekaziariek ongi dakite bere uzta jaso ahal izateko horrelako ugaztun gutxi izan behar dituztela baratzetan eta soroetan. Herrietan ere izaten ditugu, baina guri, karraskari hauek gure artean ongi bizi daitezen, zer bururatu eta sugeak hil. A! Eta zeinen ederrak diren arranoak, ezta? eta basakatuak eta trikuak eta basurdeak... Eta zer jaten dute hauek? A! SUGEAK!!!!! Eta sugerik gabe geldituko bagina....? orain zuei egokitzen zaizue galdera honi erantzutea.
Gogoan dut orain dela hilabete gutxi batzuk, Eginoko "Lezen" espeleologo bati suge batek, bibora batek hain zuzen, hozka egin ziola eta oso larri egon zen. Eta zer bururatu zitzaion gizon honi? Argazki bat ateratzea garrantzitsua zelako ze suge motak hozka egin zion botikarik egokiena hartu ahal izateko. Ez zitzaion burutik pasa ere egin hiltzea "bera bere tokian zegoen eta gu kanpotarrak ginen, bere tokian sartu ginen".
Gure ekintzak ez dira beti egokienak izaten, badakizue, ezjakintasuna sugeak baino askoz ere arriskutsuagoa da.