Orkideak

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2015ko mai. 25a, 20:29

Historiari erreparatzen badiogu, jakinen dugu txinatarrek 500 urte k.a. apaingarri gisa landu zituztela eta V. mendean grekoentzat sendabelarrak izan zirela.  Geroztik, hain handia izan da orkideen xarma, desagertzeko zorian jarri ditugula hainbat lekutan. 20.000 mota inguru zabaltzen dira munduan zehar, basamortu eta poloetan izan ezik.  Urtean behin loratzen dira, beti garai berean.

Haizeak ezin du zabaldu orkideen lore-hautsa pilatuta egoten baita eta horregatik polinizatzaileak behar dituzte, euliak, eltxoak, erleak, liztorrak,kakalardoak eta hegaztiak (kolibriak gehienbat).  Eta animlia hauek erakarri ahal izateko, mota askotakoak dira eta denak ezin ederragoak.

Nafarroan, Gorosti Natur Zientziakoek ia 80 mota katalogatu dituzte.  Landareak, animaliak eta pertsonok elkarlanean biodibertsitatea mantendu ahal izateko.

Ulaiar. Altsasu

Eta Mikel Tapiaren galeria eder bat ikusi nahi baduzue, hementxe lotura:

www.argazkik.com/orkideak/Orkideak.htm