Saguzarrek ultrasoinuen bidez harrapakinak opatzen dituzte eta haien artean insektuak daude. Oso ehiztari finak dira, baina euri-tanta batek, ordea, trebetasun hori zalantzan jar dezake.
Insektu handien tamaina eta euri-tanta baten diametroa antzekoak dira eta gauez zaparrada galanta botatzen badu, insektu gautarrak iluntasunaren barrena abiatzen dira ultrasoinuak ur-tantan islatzen direlako eta honek zail bihurtzen duelako insektuen bilaketa gure saguzarrendako.
Insektu handiendako ur erantsia babesgarri suertatzen da, nonbait, saguzarrengandik ihes egiteko.
Natura harrigarria da. Zain dezagun ingurumena gure bizitza aberasteko.
Argazkia: internet