Atleta bat Sakanan

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2015ko uzt. 6a, 21:38

Bai, hauxe da gure baso-igela jauzkaria.  Bat eta bi metro inguruko saltoak egiten ditu.  Hankak ongi erabiliak, bai, oso luzeak ditu eta. Hosto erorkorretako basoan du bere habitat-a.  Gure hariztietan ongi asko bizi da edo, hobeki esanda, bizi zitekeen landare eta animalia mehatxatuen katalogoan ikus dezakegulako.  Gizakiok ez garela gauzak ongi egiten ari seinale.

Eta zer da egin behar ez duguna? Hosto erorkorretako basoak larreengatik ordezkatzen ari gara, edo espezie bakarreko zuhaitzak landatzen, lursailen kontzentrazioa, askotan ere baso lanak, kutsadura, bideberriak...  Bere bizitokia izorratzen, finean.  Isolatzen ari gara igelak, babesik gabe gelditzen ari dira arrisku larrian jarriz.

Eta zer egin dezakegu bere egoera hobetzeko? Basoak zaindu, edozein baso lan baten aurrean ongi ezagutu zer egin behar dugun, non eta zer dagoen leku horretan, nola egin dezakegun ahalik eta gehien babesteko, urmaelak sortu eta zaindu, informazioa helarazi herritarroi kontzientzia sortuz.

Gure atleta lirainari entzun egin nahi diogu udako ilunabarretan.  Entzun, ikasi eta parte hartu ingurumeneko proiektuetan.

Urdiain